GAIAK

sábado, 7 de mayo de 2011

FILO (selektibidadeako dakatena, eztao oso ondo idatzita)

Antzinako filosofia


SOFISTAK

Eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzaionaltasuna

            Sofistika delako mugimendua, atzerritik etorri ziren Sofistek osatu zuten. K.a. V. Mendeko Atenasen nagusi zen demokraziak, asanblada eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien hiritarrei. Leku publiko hauetan hitz egiteko hitzaren erabilera egokia eta argudio sendoak bota behar ziren eta hitza dominatu ezin zutenak, sofistengana joaten ziren, diruaren truke elkarrizketarako teknikak saltzen baitzizkieten.

            Jakituriaren emaile hauek, filosofo zaharren lanak baztertu eta arazo berriak planteatu zituzten: arazo antropologiko, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak. Sofisten artean Gorgias eta Protagoras izan ziren ordezkari nagusienak, hauek atenastar ohiturak, erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten eta erlatibismoa aldarrikatu.

            Erlatibitasunaren arabera, gauzak berdin zitzaien zuzenak edo ez zuzenak izatea, gauzek ez zuten berezko baliorik, guk egiten ditugu baliozko, segun eta nola edo nork begiratzen dion. Platonen iritziz, jakituriari uko egiten dio teoria honek eta interes pribatuak lehenetsi.





SOKRATES

Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, mayeutika eta intelektualismo morala.

            Atenasen nagusi zen demokrazkiak, asanblada eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien hiritarrei. Baina hitz egiteko eskubide hau bi zentzuz interpretatzen zen: sofisten erlatibitatearekin eta sokratesen elkarrizketa filosofikoaz.

            Sokratesek bi ekarpen nagusi egin zituen, elkarrizketa filosofikoa eta defenizio unibertsalak. Filosofo honen ustetan, egia lortzeko bi urrats egin behar ziren, lehena ironia erabili, ezjakintasunaren itxura eginez solaskidearen jakituria kritikatu, solaskidea zalantzan utziz, honela erantzun desegokiak baztertu eta egokien bila abiatuz. Bigarren urratsa, berriz, maieutika da, gure barnean ditugun ezagutzak kanporatzen kanporatzea, ezagutzean ez baitugu ezer berririk asmatzen, barneko edukiak kanporatu baizik.

            Sokratesen bigarren ekarpena definizio unibertsalena zen, erlatibismoaren aurka zioena. Hitzaren esanahia aurkitu eta mugatu beharra zegoela defendatuz, norberaren interesen araberako pentsamolde guztiak alde batera utziz, denentzat berdinak izango diren esanahi unibertsalak sortuz.

            Honela Sokratesek lehen moral arrazionala dela esango du, ongia jakintaren menpe jarriz. Arrazoimenak gure ekintzak aginduko dizkigunez,inor ez dela okerra bere borondatez esaten du, ezjakintasunagatik baizik.
PLATON

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

            Platon atenasen jaio zen k.a. 427an, bertako familia noble batean. Platoni emandako heziketa garai artako goi nailakoa zen. Arteak eta letrak ikasi zituen. Urte batzuk beranduago Sokrates ezagutu zuen eta honek benetako jakituriaren bidea erakutsi zion. Bere familiatik zetorrenez, eginkizun politikoie eutsi zion. Sokrates heriotza zigorrea kondenatzeak zeharo unkituta utzi zuen Platon, honek kartzeletik ihes egiteko proposatu zion, baina Sokratesek uko egin zuen, hiriaren esanak eta legeak bete behar zirelako. Une artatik aurrera politika jarduerak uzten ditu eta demokrazia kritikatu, gizarte antolaketa berri bat asmatuz.
           
            Sokrates hil ostean jakituria guneetara bidaia batzuk egin zituen, Siziliara, eskola pitagorikoaren ekarpenak ikustera, Sirakusara, bere sistema politikoa proban jartzeko... azken honek huts egin zion eta heziketara dedikatzera pentsatu zuen, Atenasen akademia izeneko eskola bat funtatuz. Bere idaz lanik garrantzitsuena errepublika da, bere pentsamenduak azaltzen dituenak.

            Platon bizi izan zen garaiak bi ezaugarri nagusi zituen, kultura loraldiaz aparte. Bata Peloponesoko gerrateak eta besteak estatu hirien egoera politikoa. Greziako topografia zela eta, estatu hiri autonomoak zeuden, estatu bakoitzak bere errege propioa zuelarik. Bata bestearekiko autonomoak ziren, baina lotzen zien bakarra, arerioari aurre egiteko beraien artean osatutako elkarteak ziren. Estatu hirien artean ere gerrateak izan ziren eta hauek dira Peloponesoko gerrak deritzona.


Ideien teoria

            Ideiak mundu fisikotik at dauden ezagutu beharreko errealitateak dira. Mundu fisikoan dauden objetuen kausa edo abiapuntua da eta filosofiaren egiteko nagusia, beraien ezagutza. Ideia hauek, Platonen ustetan, unibertsalak dira, materia gabeak eta desagertezinak, hau da, betierekoak. Gorengo ideia ONGIA dela adieraziz.

            Ideia hauek arrazoimenaren bitartez ezagutu ditzazkegu. Beraien azterketaz Dialektika arduratzen da, eta dialektika hau da agintariek agindu ahala izateko ikasi behar duten zientziarik bikainena.

            Platonek ideien egonlekua izeneko teoria bat proposatu zuen, teoria honen arabera, lehen jarritako ezaugarriez gain, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan bizi dela. Mundu honetan arimak gauzak ezagutzen ditu, eta mundu fisikora etortzean eta gorputz batean sartzean, pertxona horrek ezagutzeko gogoratu besterik ez du egin behar. Beraz, arrazoimenaren betebeharra arimak ideien munduak ikasi zuena gogoratzea da.        

Ezagutzaren teoria: Zientzia eta iritzia. Dialektika.

            Platonen ezagutza-teoria zeharo loturik dago bertutearekin, hauda, edozein izakik duen garapen betearekin. Dena den, ekintza bat edo beste egiten ikastea ez da kontu berdina. Nolanahi ere, jarduera zehatzak egiteko jakingarriak eskura daitezke bai ekinaren bidez, bai horretarako jaioa izanez. Filosofia jakintza-modua, ordea, ez da teknikarena bezelakoa, munduari dagozkion jakingarriak bilatzea baita bere helburuetako bat.

            Teoria honetan bi mundu bereizten ditu, eta ondorioz, bi ezagutza mota: lehena, mundu fisikoari dagokiona, zentzumenen bitartez ezagutua, eta bigarrena, aldiz, arrazoimenaren bidez.

            Zentzumenek ez dute jakituria ematen teoria honen arabera, objetuen itxurak aldakorrak baitira eta honela ez dira inoiz izatearen mailara iritsiko. Platonen ustez, gure ezagutza izaki egonkor bat topatu ezean ez da aldatuko, kontzeptu unibertsalak aurkitu harte. Zentzumenetatik abiatzen den ezagutza maila hau iritzia da.

            Honela badakigu erabateko ezagutza izateko hiru egoeretatik pasa behar dugula, hasera batetan ezjakintasun maila, ondoren zentzumen maila, zentzumenez bakarrik ornitzen den ezagutza, erdi mailakoa. Eta azkenik arrazoimenaren maila, emaitzatzat zientzia duen goragoko ezagutza maila. Zientza ezagutza hau lortu ostean, dialektika da ikasi behar duena, honekin bere ezagutza betez eta agintari izateko prest egonez.




Ongiaren kontzeptua

            Eztabaida politikoetan nahiz epaitegietan, norberaren ikuspegitik hitzari adiera propioa ematen ohitzen ari ziren Atenaseko biztanleak, norberaren interesen araberako pentsamolde guztiak ontzat harturik. Sokratesen ustez ohitura okerra zen eta, Sofisten ertatibismoaren kontra definizio unibertsalak egon badirela esango du.

            Honela, Sokratesena lehen moral arrazionala dela esan ohi da. Bertutea jakintzari lotzen dio Sokratesek, onbidea jakintzaren menpe jartzen baitu. Hortaz, norberaren arrazoimenak zuzen jokatzeko ekintzak egiteko aginduko dio berehala. Beste modu batera, inor ez da okerra bere borondatez, baizik eta jokabide zuzenaren bidea txarto ezagutzen duelako.

Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria.

            Platonen iritziz, gizakiak bi osagai ditu, arima eta gorputza. Arima jainkozkoa da, gorputza baino lehenago sortua, eta hilezkorra. Gorputza, aldiz, hilkorra, zantarra eta arimaren kartzela da. Platonek bere teorian hiru arima mota bereizten ditu: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua.

            Arrazoi arima, gizakiaren goi mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen dena. Bere funtzioak gogomenaren funtzioak dira, pentsamena eta nahimena. Suminezko arimak, mendeku, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen oldea bideratzea du zeregin. Bihotzean du bere muina. Hirugarren arima mota sabelean kokaturik dago, irritsezko arima da. Honek bizirik irauteo sena, otorduen plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentikizun. Suminezko eta irritsezko arima zatiek gizakiaren alderdi sentikorra dagokie eta arrazoi arimari, berriz, arrazoimena.

            Hiru arima zati hauetan nagusia arrazoi arima da, beste arimei nagustiu behar zaie dena zuzen joan dadin. Gainera, arima mota hau hilezkorra da, eta beste biak gorputzarekin hilko dira.

Bertuteak eta hiri ideala

            Platonen estatu idealaren deskribapenak eta justifikatzen zituen proiektuak, utopia hutsean geratu ziren. Bere ustetan gizakiak elkarganako beharra dutenez, elkarkidetzan bizi eta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute, horrexegatik bizi behar dute hirian. Hirikideak dagokien eginkizuna betetzen dutenean, orduan gauzatuko da zuzentasuna hiri barnean. Hiru gizarte sail bereizten ditu hiri batean, nagusitzen zaien arima motaren arabera:produktugileak, zaindariak eta gobernari filosofikoak.

            Produktugileek eskulangintzan trebeak izaten dira eta ondasunak ekoiztea du bere ardurarik nagusiena. Nagusitzen zaien arima sabelekoa dute, irritsezko arima hain zuzen. Beraien bertute bereizgarria neurritasuna da eta nekazari, merkatari eta eskulangilez osatua dago talde hau.

            Hurrengoak zaindariak dira, bihotzean kokatutako suminezko arima dute nabarmentzen zaiena. Soldaduek gaitasun fisiko eta moralak horniturik egon behar dute herria defendatzeko. Beraien onbideo edo bertutea sendotasuna da.
            Azkenik gobernari filosofikoak daude, arrazoimenaren arima erabiltzen dutenak. Hauek hiritar prestatuenak eta hezienak izaten dira eta euren bertutea zuhurtasuna da.

ARISTOTELES

Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa

            Izakiaren bikoizketa sortu zuen Platonek. Hark zioenez, gauza baten benetako izana ezagutzeko, bigarren izaki bat ezagutu behar dugu, ideiarena hain zuzen. Baina nola jakin bigarren izakia ezagutu dugun? Hirugarren izaki bat asmatu beharko genuke. Horrela jarraituz, infinituraino joan beharko genuke, eta hori ezinezkoa denez, ez genuke lortuko hasierako gauzen ezagutza dugun jakitea. Gainera, horrela, eremu sentigarriko aldaketen ikerketa ezinezkoa bihurtzen zaigu, zientzia beste munduko ideia aldaezinezkoen aztarna bezala definitzen baita.

            Gauzen benetako izaera edo esentzia, ez dago gauzari dagokion ideian, gauzan bertan baizik. Materia eta formaz osatuta dago gauza bakoitza, eta horri deritzo hilemorfismoa (hile= materia, morfe= forma). Forma Platonen ideia bezalakoa da, hau da, materia gabeko ezagutzen bilduma; baina, gauzan bertan kokatuta. Substantzia bakoitzaren materia Platonen materia soila baino egituratuagoa dagoen materia bat da, ura, sua, lurra.. adibidez.

            Formak bi mailako ezaugarriak ditu: esentzialak eta akzidentalak. Ezaugarri esentzialak beharrezkoak direnak dira, eta bat aldatzen bada, substantziak bere izaera aldatzen du. Ezaugarri akzidentalak ez-beharrezkoak dira, eta aldatzen badira substantziak ez du bere izaera galtzen.

            Materia mota bi daude: lehena eta bigarrena. Lehena, Platonen materia soila bezalakoa da, baina ez da egoera horretan inon aurkitzen. Bigarren materia oinarrizko forma hartu duen materia lehena da, adibidez: harria, egurra, burdina...

            Substantzia erak ere bi dira: egikerazkoa edo aktoa eta ahalezkoa edo potentzia. Aktoa, substantzia berak orain duen formarekin eta potentzia substantzia horrek har dezakeen forma.








Teoria politikoa: Gizatartasuna eta erregimen politikoak

            Animalia politikoa da gizakia; bizirik irauteko gizartean bizitzea derrigorrezkoa zaiolako, eta baita ere perfekzioa ongi antolaturiko gizartean bakarrik lor dezakeelako. Gizakiak lehenik familia sortzen du, eta familiak elkartzean gizarte politikoa sortzen da. Lege zuzenak dituen hiri batean bizi behar du gizakiak zoriontsu izateko.

            Gobernatzeko erak zuzenak eta okerrak daude. Zuzenak monarkia, aristokrazia eta demokrazia dira. Baina hauek usteldu egin daitezke. Monarkia, bakar baten gobernua da. Bina zuhurtasuna galtzean, aginduetan irrikek eraginda, erregetza usteldu eta tirania bihurtzen da. Aristokrazia, aldiz, boteretsuen gobernua da, klase altuetakoena, baina hau gutxi batzuen esku geratzean, usteldu eta oligarkian bihurtzen da. Azkenik, Demokrazia, herriaren gobernua da. Baina herria hezia ez badago, sasiegiei jarraituz, Demagogian bihurtu lezake.

            Bestalde, gizartea klase ezberdinetan banatzen da: esklabuak eta libreak, aberatsak eta behartsuak. Esklabuek ez dute askatasunik ez eskubiderik, eskulangile eta merkatariak, aldiz, bai askatasuna baina ez eskubide guztiak. Hiritarrak bakarrik dira libre eta eskubide guztien jabe. Gizartea klaseetan banatuta egotea naturala da.








Erdiaroko filosofia


AGUSTIN HIPONAKOA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

            San Agustin numibian jaio zen, ipar afikan. Aita paganoa zuen, baina ama, berriz, kritaus, eta honek kristautasunean hezi zuen bere semea. Agustinek, ordea, gaztaroan kistau izateari utzi zion, nahiz eta geroago bereeskuratuko zuen fedea.

            Gramatika, latin klasikoa eta erretorika ikasi zituen eta manikeo bihurtu zen. Kartagon eta ondoen Erroman eretorika eskolak ieki zituen, Erromatik Milanera aldatu auretik. Gaztaroan plazerez betetako bizitza izan zuen Agustinek, baina, halako batean, Milango apazpikua ezagutu zuen eta haren laguntzaz, eta baita Plotinoren testuak irakurriz, kristautasunera itzuli zen. Ebanjelioak eta epistolak irakurriz eta hausnartuz, kristau doktrina bereganatu zituen, apaiz egin arte Hiponan. Bere obrarik esanguratsuetako bat "bizitza zoriontsuaz" da, non bere ingurukoekin elkarizketa batean bere ideiak aurkezten dituen.

            San Agustin jaio zen urtean Erromatar Inperioa izugaria zen, baina iadanik hasia zegoen inperioaren gainbehera. Enperadorearen heriotza ostean, inperioa bere bi semeren artean banatu zuen. Zatiketa honek zeharo ahuldu zuen Erroma, baita inperioan zegoen azpikera eta botere nahiak sortutako barne borrokak ere. Ahulkeria ikusirik, barbaroak sartzen hasi ziren. Honela, Hipona ere artu zuten, Agustin hemen hilaz.

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi

            San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea, baizik eta, denen gainetik, bihotza aseko duen egia aurkitzea. Agustinek bilatzen duen duen Egia egia posible guztien absolutoa da. Zoriontasuna Egi absoluto hori aurkitzen  baino ezin baita lortu, honela, arimak behar duen lasaitasun eta atseden osoa lortzen da.
           
            Egia bilatzea ez da metodo bat, baizik eta bide espiritual bat. Honetarako zihurtasuna erabili behar dugu, hortaz ezin da zentzumenez bakarrik baliatu, arrazoiaz eta fedeaz baizik. Filosofo kristauek ez dute fedea eta arrazoimena banatzen, “sinesten dut, ulertu ere egiten dut; ulertzen dut, baina sinetsi ere bai” esaldi famatuan ikus dezakegun bezala. San Agustinen ustez, hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen, ondoren, fedeak arrazoia gidatu eta argitzen du, eta azkenik, arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen ditu.

            San Agustinek egia absolutua bilatzeko ezagutza teoria bat du, hiru ezagutza mailetan banatuta: lehena, ezagutza sentikorra, sentipenetik datozkigun objetuak agertu, desagertu eta aldatu egiten dira, beraz lortezina da benetako egia ezagutza sentikorraren bitartez. Bigarrena, arrazoizko ezagutza da, sentipenen datuetatik abiatuz ezagututako objetuen judizioa egiten da Jainkoaren ideiekin alderatuz. Eta hirugarrena, azkenik, kontenplazioa da: betiereko ideiak diren bezala ikustean datza, egia hauek arrazoimenean daude baina jainkoarenak dira, horregatik gizakiak berak bakarrik ezin du lortu, jainkoaren laguntza behar du egia absolutoa aurkitzeko, beste modu batera esanda, benetako jakituria lortzeko.

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

            Agustinek behin eta berriz zioen Jainkoarengana jo behar dugula gure helburu bakar bezala. Jainkoak, gizakia sortu zuenean, bera maitatzeko agindua eman zion. Bere iritziz gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: hura maitatzea behartuta dago. Honela Zoriontasuna aurkituko du gizakiak eta zoriontsu biziko da.

            Egia bilatzeko abiapuntua ez dago kanpoan, barnean baizik, Agustinen ustez. Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonean dago. Zentzumenek ez badigute egonkortasun hori eskaintzen, espirituaren barnean bilatu behar da. Gure barnean egia aldagaitzak aurkitzen ditugu, matematikatik egi unibertsaletaraino. Egi hauek gizakiak ezin ditu ezagutu eta kanpoko laguntza bat behar du, horregatik jainkoak gizakia argitzen du egia ezagutzeko.

            Gizakiak zoriontasunera iristeko gauza iraunkorra eta segurua izan behar du, zortetik apartekoa, bizitzaren gora-beheretatik aske. Nahiz eta ondasun asko eduki eta ezer ez faltatu, beti izango duzu galtzeko kezka eta honela ezin izan zara zoriontsu. Jainkoa dugu gauza iraunkor bat, ortaz, zoriontsu izan nahi baldin badugu, bera eduki beharko dugu eta haren nahia bete.

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

            Jainkoaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da FEDE itsu baten kontua ere. Hainbat arrazoi ematen dizkigu San Agustinek jainkoaren existentzia arrazoitzeko:

            -. lehenik eta behin jakinarazten digu, egia existitzen denez eta jainkoa bere           funtsa izanik, jainkoa existitzen da.

            -. Kreazioak ezin diola gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna eman aipatzen digu     ere, jainkoarantz joan behar dugu, gure gainetik dagoen egia aurkitu eta zoriontsu             izateko.

            -. Baina San Agustinen benetako frogapena betiereko ideietan zegoen. Berak            zioenez, gizakiak egia mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu eta egia        hau adimena baino nagusiagoa dela esaten digu, ortaz, adimenak bere aurrean            makurtu egin behar duela, Jainkoari men egin behar dio.

            Jainkoataz hitz egiten duenean zera dio, gauza guztiak jainkoak eginak direla, ezerezetik sortuak, izatea berarengandik jaso dutelarik. Kreazio libre eta oso bat izan zen, bitartekorik gabea, non izaki aldakorrak sortu zituen, gu.



Askatasuna eta gaitzaren arazoa

            San Agustinek, gaitzaren arrazoia  gizakiaren askatasunean dagoela dio eta ez Jainko gaizkilean. Egiaz gizakia askea da eta askatasun hau Jainkoarenganako joera edukitzeko erabili behar du. Jainkoak gizakia sortu zuenean, Jainkoa maitatzeko egin zuen, baina Agustinen ustez, gizakiak bekatua egin zuen bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoarengandik urrunduz. Honen ondorioz, jatorrizko bekatu batekin jaiotzen da gizakia, bere askatasuna galduz.

            Jatorrizko bekatu honengandik askatasuna berreskuratzeko aukera lortu nahi du gizakiak, baina berak bakarrik ezin du, gizakiak joera handiagoa baitu gaizkira jotzea ongia egitea baino. Horregatik beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.  Zoriontsua izatea da gizakiaren helburua, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Jainkoa maitatuz.
                       
            San Agustinen iritziz, ongia eta gaizkia borondatepean daude, Jainkoarenaga hurbilduz edota aldenduz, hemen Sokratesek, berriz, gizakiak ezjakintasunarenpean egiten zuela gaizkia zioen.

Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

            Erromako inperioa erortzean, mendebaldean krisi larria eman zen eta jentilek kristautasunari leporatu zion. San Agustinek, jainkoaren hiria jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen, eliza kristaua defenditzeko, Jentilen aurrean kristauen apología gisa aurkezten da. Aukeramena, betierekotasuna eta, batez ere, Jainkoaren ikertezinezko borondatearen  ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzuak azaltzen ditu historiaren baitan.

            Gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.

            Gizakiak bi taldeetan banatuak ikusten ditu Agustinek. Batetik, Jainkoa mespretxatuz norbera Jainkoa baino maiteago dutenak eta, bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak. Lehenengoak munduko hiritarrak dira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko hiritarrak dira; nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak. Bi hiriak nahasturik aurkitzen dira historian zehar, azkenean, banandu egingo direlarik azken epaiketan.

            Borroka horrek denboraren amaiera arte iraungo du, non Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena etorriko baita.

Platonen filosofiaren eragina Agustinengan

            Platonen eragina nahiko handia dela esna genezake Agustinengan, bai zuzenki, baita ez zuzen zuzenean artuz, neoplatinismoa delako mugimendu baten bitartez. Neoplatinismoa k.o. III. mendean sotu ze platondar izaera zuen filosofia joera zen, non bere oinarria Platonen ideiek eta ideia erlijioso mistikoek osatzen duten. Mugimendu honen autorerik gaantzitsuenak Alejandiako Filon eta Plotino izan ziren.

            Filonek bere filosofia garatzean, Bibliako alegorietan oinarritzen zen. Bere ustetan jainkoaengandik logosa sortzen da, honen baitan ideiak eta azkenik ideiak mundua sortzen dute.

            Beste autore garrantzitsu bat Plotino izan zen. Honek guztiaren gainetik bata jartzen du, non ezagutezina den, bere existentzia izan ezik. Gauza guztiak batetik datozela zioen eta horra itzuli behar dutela, honela gizakiok zoriontasuna lortuko genuelako, mundu materiala alde batera utziz.

            Neoplatinismoaz gain, San Agustinek Platonengandik zuzeneko eragin batzuk ere jaso zituen, egiak bilatzearen beharra, batak ezgautza lortzeko eta besteak, aldiz, zoriontasuna; eta bigarrena gizakion dualismoa, non arima eta gorputza diren gure osagai, arimak beti garrantzi gehiago edukiz.


Tomas akinokoa

Fedea eta arrazoimena

            Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia eduki zuen Erdi-aroan. Ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egin zen: gertakari hori aristotelismoari esker posible izan zen. Tomas Akinokoa filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu beharra zegoela ohartu zen. Filosofia horrek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Berritze hori, batez ere, Santo Tomasek egin zuen.

            Aristotelismoan ezagutza esperientziatik hasi behar da ezagutzen, giza-adimena materiari loturik baitago eta arrazoi-bideak zentzumenekin arremanetan baitaude. Behetik gora ibili behar da, bada, behe-ezagutzatik beste goragoko ezagutza mailetara iritsi nahi bada. Bide horretatik joan beharra daukagu Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu.

            Sinismena goi-argiz eratutako jakinduria iturria da, errebelazioaren argiz eraikia, goitik beherako bidea ibili duena. Orain bada aristotelismoaren bidez, posible izango da azaltzea bi jakinduria bide horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi.

            Santo tomasentzat arrazoi-bideak, filosofiak, alegia, eragozpenez betea aurkitzen du bere lana, eta undu honetako errealitatea ezagutzera bakarrik iristen da. Goragokoak ezagutzera igo nahi duenean, itsuaren antzera ibiltzen da, pausoz pauso, erortzeko arriskua beti aurrean duela. Hala ere, berez espirituzkoa denez gero, espirituzko izaki gorenak ezagutzeko gaitasunik badu. Sinismena, berriz, gainetik dago, jakitate zihurra da; jakitate horretan ezagutzak ez du, ez neurririk ez mugarik.

Jainkoaren existentzia: bost bideak

            Jainkoa badela egia agertua da, aldi berean arrazoiaren bitartez froga daitekeena; hau da, mundu naturalaz dugun ezagutzatik, jainkoaren berri jakiteko, beste edozein gauza ezagutzen den bezelaxe, esperientziara jo behar da. Jainkoa ez da materiazko mundu honetako izakia eta hemen ezin da esperientzia soilaz errealitatearen berri eduki. Esperientziak hasi, bai, baina arrazonamendu lan luzeagoaren bidez iritsiko gara beraren existentzia zihurtatzera. Giza-adimenarentzat, jainkoa ezagutzea ez da gai erraza izango, baina bai ahalezkoa.

            Hona hemen, Santo Tomasek mundu naturalaren beatzetik eta haren gaineko ausnarketatik ateratako (Jainkoaren existentziaren) bost probak:

            1-. Lehen bidea izaki naturalen higidura edo aldaketatik habiatzen da. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta higiarazten duena. Ezer ez da bere aldatzen eta aldatzen den izaki oro, beraz, beste batek higiarazten du; baina ezin gara eragile eta eraginen katean infinituraion joan. Beraz, higitzen ez den lehen eragilea, motor ibilgea (hau da, Jainkoa) postulatu behar da.

            2-. Bigarren bidea kausarazlearen ordenan oinarritzen da (hau ere kontzeptu aristotelikoa). Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa. Hala izateko norberaren izatearen aurretik izan beharko baitzuen. Kausa eta efektuen katean ezin da infinituraino joan. Beraz, onartu beharra dago kausarazle guztien jatorrian kausarik gabeko lehen KAUSA dagoela, Jainkoa deitzen dugun hori, alegia.

            3-. Hirguarren bidea izaki naturalen izaera kontingentetik (aldibatekoa) abiatzen da. Esperientziak erakusten digu mundu naturala, bere osotasunean, bilakaeraren eta heriotzaren mende dagoela. Izaki guztiak kontingenteak balira, denak asiko ziren, noizbait, existitzen, baina lehen ez ziren eta gero izateari utziko diote (ezerezetik ez baita ezer sortzen). Onartu beharra dago berez izaki beharrezkoa edo kausarik gabekoa den izakia badela. Beharrezko izaki horri esaten diogu Jainkoa.

            4-. Laugarren bidea izakietan dauden perfekzio maila desberdinetatik abiatzen da. Guk gauzak elkarrekiko konparatu egiten ditugu maiz. Gauzak hobeak hala eskasagoak direla esaten dugu. Kualitate bakoitzeko izaki goren batek nonbait izan behar du. Ez-perfektuaren ebidentziatik, paradoxaz, izaki perfektuaren idea sortzen da eta hori Jainkoa da.

            5-. Bostagarren bideak era berean, aristotelikoa den helburuzko kausa kontzeptua hartzen du oinarritzat. izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, aitzitik, kosmikoki ordenatua eta helburu baten araberakoa agertzen da, ordena kosmiko hori ezin izan daiteke zoriaren fruitu, baizik eta adimen batek izakiak bideratu egiten ditu hauek dituzten helburuak bete ditzaten, horretarako sortu dira eta.

            Bost bide horiek era berdintsuan eginda daude zentzumenek errealitatean jasotzen dituzten datuetatik hasten dira. Maila horretan gizakia munduko egia izpietatik argi pixka bat egitera iristen da eta argi horretatik, berriz, giza-adimena egia gorenera iristen da.


Filosofia modernoa

BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA IRAULTZA

Ezaugarri orokorrak: gizarteare eraldaketa, antropozentrismoa eta zientzia iraultza

            Aro modernoan, Humanismoa eratu zen Europa osoan. Urrun geratu zen Erdi Aroko teozentrismoa, Jaungoikoa unibertsoaren gunea zela pentsatzea. Garai honetan Unibertsoaren erdian ez dago Jainkoa, gizakia baizik, eta gizakiaren goi ahalmena, arrazoia da. Honi, gizakia unibertsoaren muina dela uste izateari, Antropozentrismoa deitzen zaio. Garai honetan berrikuntza ugari egin ziren.

            Erdi Aroan, eliza zen botere gehien zuena eta jakintza guztia monopolizatzen zuena. Baina Aro Modernoarekin batera, hau aldatu egin zen, izan ere, apurka-apurka Eliza katolikoa indarra galduz joan zen. Hau hainbat arrazoiengatik gertatu zen.

            Lehenik XVI. mendean sortu zen Erreforma Protestanteagatik. Honi aurre egiteko nahian, Elizak kontraerreforma bat egin behar izan zuen. Kontrarreformako ekintzarik garrantzitsuena Trentoko kontzilioa izan zen, 1545ean hasia. Honekin fede katolikoa indartu eta Eliza katolikoan zeuden gehiegikeriak galarazi nahi zituzten. Mugimendu hau jesuiten ordena berriaren laguntzaz garatu zen.

            Elizaren indar galtzearen beste arrazoi bat erregeen boterearen indartzea izan zen. Izan ere, Aro Modernoan absolutismoa ezarri zen. Bertan, estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratu ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuten parte hartzen gobernazioan. Agintea sendotzeko, lurraldea modu zentralizatuan antolatu zuten, zergak kontrolatu eta armada iraunkorra sorrarazi zuten.

            Bestetik, aro modernoan, Elizaren kosmologiaren aurka agertzen zen zientzia berri bat atera zen, iraultza zientifiko handi bat eman zen. Zientzia eta filosofia korronte berriak ez ziren unibertsitateetan sortu, akademietan baizik. Bada, garai hartan, unibertsitateak protestanteen eta katolikoen kontrolpean zeuden eta honek ez zuen uzten lekurik pentsamendu askeentzako.

            Koperniko (heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren muina izango litzateke, eta Lurra bere inguruan biratuko litzateke), Kepler (eguzki-sistemak makina batek funtzionatzen duen bezela funtzionatzen du) eta Galileo (natura ikertzeko metodo zientifikoaren asmatzailea; inertzia-legea, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbideak aztertzen zituen) zientzia esperimental berriaren zutabeak izan ziren. Hauen denen teoriak garaiko autoritateen pentsamenduei uko egiten zieten. Izan ere, hauek baieztatzen zuten, zientzian mundua adierazteko dagoeneko ez zegoela zertan Bibliako, Aristotelesen... azalpenetara jo behar. Horrela, jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredu bezala matematika hartzen zuten.


DESKARTESEN RAZIONALISMOA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

            Descartes 1596an jaio zen Frantzian, familia noble batean. Aristoteliar eskolan ikasi zuen eta zuzenbidean lizentziatu. Gertakizun batek bere bizitza aldarazi zuen: behin Danubio ibai bazteean zegoela ikuspena bat izan zuen: dei jainkotiar bat sentitu zuen jakintza orori oinaria emango dion filosofia ereformatzeko. Bidaiatzen ibili ostean, Herbereetan geratu zen bere gogoetak egiteko pake bila. Urte hauetan idatzi zituen bere idazlanik garantzitsuenak, metodoaren diskurtsoa eta metafisika gogoetak. Bee azken bidaia Suediaa egin zuen, erreginak deitua, eta han hil zen.

            Deskartes bizi zian zen garaia aldaketa handiko garaia izan zen. Gizarte maila guztietan absolutismoa zen nagusi, non batek dena kontrolatu eta agintzen zuen, bai famili, baita politikan ere. Absolutismo hau ez zen garai historiko bat bakarik izan, pentsamolde eta joera bat baizik. Azken batean Descates bera honetaz baliatzen da absolutua izango den filosofia bat sotzeko.

            Garaiko beste ezaugari bat erlijio ereformak dira. Eliza botere handiko erakundea zen eta jakituria guztia monopolizatzen zuen, baina, apurka-apurka, indara galduz joan zen hainbat arazoengatik: Luteroren protestanteen ereforma, burgesiaren dinamikotasun eta modernizazioa eta zientziaen aurerapena. Egoera honetan Elizak bane ereforma egin zuen.

            Zientzia, esan bezala, goaka zioan, baina ez unibetsitatean, hauek elizaren esku batzeuden, akademietan baizik. Asko eta asko izna ziren garaiko zientzialari ospetsuak, koperniko, galileo eta kepler adibidez. Hauen zientzia esperimentalak garrantzi handia izan zuen.

Razionalismoaren ezaugarri orokorrak

            Arrazionalismo modernoa Deskatesek sortu zuen, beretzat ezagutza itui garrantzitsuena baitzen, bere haseako jatorrizko ideiak ortik atera baitzituen. Arazionalismoa, otaz, arrazoitik datorren ezagutza dela esna genezake. Arrazoiaz kanpo ez du beste motako irizpiderik kontuan artzen epaitzeko, ez erlijioso, ez tradizio ezta autoritate ere. Errealitateari buruzko ezagutza arazoitik sortu zela zioen, adimenetik. Lau ziren arrazionalismoaren ezaugariak:

            -. Arazoian konfiantza > ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia da eta ezagutza baliozkoa sorraraz dezakeen bakarra.

            -. Ezagutza sentikora gutxietsi > zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan, gutxietsi egin behar da.

            -. Zientzia unibertsalera beharrezkoaren nahitaezkotasuna > Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako eta nahitaez horrela izan behar dute, unibertsalak.

            -. Munduaren arazionaltasuna > Unibetsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez baita gertatzeagatik getatzen.
           
Metodoa deskartesengan

            Garai honetako pentsalari askok egia aukitzeko bide beria bat aurkitzen sahiatu ziren, metodo ziur bat, non filosofia erreformatuko duena, zientziak bezala, aurrerapausoa egin dezan egiaren bila. Metodo honen aurkikuntzan Descartes izan zen garrantzitsuena, honek matematika artu zuen eredu metodo berria osatzeko, aurretik Aristotelesek eta Elizak zituzten irizpide silogismikoak baztertuz.

            Metodo berri honek lau pausu ditu: nabaritasuna, analisia, sintesia eta berrikusketa.

            -. Lehen erregelak zera dio, ezer ez daitekeela egiatzat hartu nabaritasun osoz honela dela jakiten denean izan ezik.

            -. Analisiak, aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala egitera, bilatzen gaitu.

            -. Hirugarren erregelak, sintesiak, dedukzio lan bat eksatzen du, ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuetatik, gauza konplexuagoak direnak ulertzea.

            -. Azken erregela, berrikuspenak, erabilitako gauza guztien zerrendaketa egitea eta ondoren berrikuspen oso bat egitea eskatzen digu, ezer ez dugula ahaztu ziur egoteko.

Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia

            Gure bizitzan zehar egiten ditugun bi pozesu hauek zerbaiten ezagutza edota ulermena aztertzeko balio digu. ondoren argituko dudan bezala, bi prozesu hauek bata bestearen aurkakoak dira.

            Intuizioa, begiraldi zuzen batean agertzen dena, beste ezagutzen bitartekorik gabea da. Zeozer intuizioa erabilita ezagutzean, ez du dalantzarik izan behar, lehengotik guk dakigun ezagutza bat eskatzen baitu. Honek bi baldintza eskatzen ditu: ezagutu beharrekoa argia izatea eta kolpe batez uletua izatea.

            Dedukzioa, aldiz, guztin kontrakoa da. Deskartesen hirugaren erregelan agertzen den prozesua da, non bere helburua objetu edo gogeta soiletatik eta ezgautza errezenetatik hasiz, apurka-apurka, konplexuetaraino igotzeko. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioak.

Duda metodikoa eta lehen zihurtasuna: cogito-a

            Egia ziurrak bilatzeko osatu zuen zalantza metodoa Deskartesek. Horretarako, lehenik eta behin, printzipio nabariak eta zalantza gabekoak aurkitu behar zituen. Pintzipio hauek argitzeko zlaantza erabiltzen du, existitzen den guzti guztia zalantzan jariz, benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro, gure adimenetik baztertuz. Zalantzaren bidean hiru maila daude: zentzumena, zentzumenek engainatu egiten gaituztenez ezin gaitezke fida eta hortaz, baztertu. Ametsak, lotan gaudenean esna egongo bagina bezlako sentsazioak edukitzen ditugulako. Azkenik, jaiko gaiztoaren hipotesia, non suposatu behar dugun Jainkoak bere boterea gu engainatzeko erabili duela; azken batean, ziurtzat ez da ezertxo ere artu behar.

            Dena zalantzan jarri ostean lehen egiaren bila abiatu zen. Bera konturatu zen egiten ari zen pentsatzeko akzioa bitartekorik gabea zela eta zuzenean hautematen zerbait zela, hortaz, ez zegoen zalantzarik pentsatzean bere existentzia frogatzen zuela. Hemen etorri zen lehen egia: "pentsatzen dut, beraz, banaiz". Hauxe izango da bere filosofiaren abiapuntua.

            Bost dira lehen egia honen ezaugarriak, lehena, nabaria dela, ez delako zalantzarik sortzen eta bakoitzak bere baitan aurkitzen duelako, betsea, bitartekaririk gabea dela, bakoitzak hautematen duelako, eta azkenik, bere filosofiaren abiapuntua dela eta zirutasunaren irizpide.

Ideia motak: adbentziak, faktiziak eta jatorrizkoak

Joainkoaren existentzia frogatzeko, berriro ere pentsamenduetatik abiatzen da. Lehenik eta behin, hiru ideia mota bereizten ditu: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak. Pentsaerak izango bailitzan modura bakarrik artuko balira, ez dago beraien artean desberdintasunik; Baina gauzak ordezkatzen dituen irudiak bezala artuz gero, orduan oso desberdinak dira elkaren artean.

            Kanpokoak edo eratorriak gure kanpoko eto barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Kanpoko esperientziak munduaren berri ekartzen digute. Barnekoak berriz gorputzaren barnean gertatzen zaizkigun gauzen berri ekartzen digute; mina, gosea, plazerra, etab.

            Irudimenezko ideak, giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz (zentauro batena, adibidez).

            Jatorrizkoak ez dira, Platonek zioen bezala, jaiotzerakoan ditugunak baizik eta subjetuak bere kabuz dituen ideiak dira, (pentsamendua, mundua, existentzia, infinitua, perfekzioa).

            Jatorrizko ideiak dira ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak baina matematikako egiak eta munduaren existentzia ez dituzte bermatzen. Horretarako fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten beharra dugu. Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehengo egia eta beretik ondorioztatzen den oro oinarrituta izango da.

Jainkoa eta munduaren existentzia

            Lehen egia aurkitu ostean,Deskartes bigarrenarne bila abiatzen da. Berak, beste filosofo batzuk ez bezala, ordena inbertitu eta jainkoa lehenago aurkitu nahiko du munduaren presentzia baino. Deskartesek ber ebururaren existentzia aurkitu du, baina ez bere inguruarena, horretarako pentsamendua jotze du berriz.

            Berak dio, dituen egia  guztien artean Jainkoarena duela, jatorrizko ideia bat, haseratik Jainkoak ezarri ziona. Bestela ez du posible ikusten nolaz eduki dezakeen substantzia mugagabearen ideiak, bera mugatu izanik, substantzia mugagabe horrek bere baitan jarriko ez balu. Bere presentzia aurkitu duela arazoitzeko betse argudio bat erabiltzen du, hain perfektua denez, existitu ere egin behar duela, bestela ez zela perfektua izango.

            Lehen bi substantziak aurkitu eta gero, munduaren existentzia frogatu nahi du, berriro ere ideietara joz. Zenbait ideien artean gauza sentikorrei buruzko ideiak aurkiten ditu. Bera ezin liteke ideia haien kaus izan, gauza pentsatzaile bat besterik ez baita, gainera, bere borondateagren aurka agertzen dira bere baitan. Beraz, ideia horiek bera ez den substantzia batetik etorri behar dute, eta jainkoa guztiz izaki perfektua denez eta egiazkoa denez gero, ezin gaitu engainatu. Orduan bere inguruko gauzak existitu ere egiten dira.

Pasioak eta askatasuna

            Izenak adierazten duen legez, pasioak (latinezko padecere hitzetik, jasan edo sufritu) ez dira gizakiaren ekintza baten fruitu, gizakiari naigabe gertatzen zaizkionak baizik. Deskartesen ustez gorputzeko organo zenbaitek sortarazten dituzten "izpirituei" zor zaie pasieoen agertzea. Alde horretatik, ekidiezinak dira gizkaiarentzat. Horrek ez du esan nahi, nahitaez eta zeharo kaltegarriak ditugunik. Badute bere alde ona eta gizakiak pasioak mendean hartu eta profitatzen ikasi behar du.

            Gehiago badira ere, pasio nagusiak honako seiok dira: harridura, maitasuna, gorrotoa, desira, poza eta trristura.

            -. Harriduraren sorrera garunean kokatzen da eta, Deskartesen ustez, baliagarria da oso, ikasteko gogoa pizten baitu. Bere neurrian ezin egokia da, izan ere, benetako jakintsua, bizitza osoan harritzeko gaitasuna gordetzen duena da.

            -. Maitasunaren eta gorrotoaren sorrera arimaren baitan aurkitzen da. Maitasunak onura egiten digutenen bilatzera bultzatzen gaitu; gorrotoak, aldiz, haiengandik urruntzera.

            -. Desira arimaren asaldura da, nahi duguna eskuratu eta gordetzera eramaten gaituena. Onerako denean maitasuna, itxaropena eta alaitasunari lotuta joan ohi da; gaizkirako denean, berriz, gorrotoaren eta tristuraren eskutik.

            -. Alaitasuna eta tristura, gertatzen zaizkigun gauzek garunean uzten duten emaitza dira.

            Pasioek eragin zuzena dute gorputzaren organoengan. Horregatik, gaixotasun fisikoen sorburua izpirituaren gorabehera hauetan bilatu behar da, sarritan.







ENPIRISMOA: LOCKE-RENGANDIK HUME-RENGANAINO

Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

            Descartesen  filosofia ezagutu zuen Lozkek. Deskartesentzat arrazoimenaren indarra bakarra, askitasuna duena eta akatsik gabea da. Bakarra, gizaki guztiengan dagoelako. Askitasuna duena, bere baitan aurkitzen dituelako behar dituen oinarriak. Akatsik gabea, metodo zuzenari jarraituz gero, ezin duelako akatsik egin.

            Arrazoimenaren akatsak ikusi zituen Lockek, ordea. Lockerentzat arrazoimena ez da bakarra edo guztientzat berdina. Askitasunik ez du, berak ezin duelako ezer egin, kanpotik esperientziaren datuak ematen ez bazaizkio. Eta ez da akatsik gabea; akats asko egiten ditu, esperientziaren datu asko falta zaizkiolako, oinarri okerrak erabiltzen dituelako, frogak falta zaizkiolako, eta hizkuntza behar duelako, hizkuntza ere inperfektua delarik. Orduan, arrazoimena erabili baino lehen, haren ahalmenak eta mugak ezagutu behar dira.

            Zein ezagutza dira errealiaterako egokiak? Deskartesek bezala, Lockek hiru arlo bereizten ditu: Nia, Jainkoa eta gainerako gauzak. Nia erreala dela dakit, zalantzak ditudalako, pentsatzen dudalako eta arrazoitzen dudalako. Jainkoa erreala dela dakit kasualitatearen frogari jarraituz, hutsetik ez da ezer sortzen; zerbait existitzen bada beste zerbaitek sortu duelako da; eta sortzaileen kate infinituki luzatu ezin denez, betiko izaki batek dena sortu duela onartu behar da. Beharrezkoa da betiko izaki horren indarra eta adimena oso handiak izatea, berak sortu dituelako gizakion adimen guztiak eta naturaren indar guztiak. Gauzen errealitatea, oraingo sentsazioen bidez ezagutzen da. Niaren kanpoko sentsazioek kanpoko alde horretan zerbait existitzen dela esaten digute. Azkenean, ezin du inork orain ikusten eta sentitzen dituena gauzen errealitatea zalantzan jarri.

            Humen iritzia bestelakoa da ezagutzari dagokionez. Beretzat eduki mental guztiak perzepzioak dira, eta hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak, sentipren, grina eta emozioak dira, buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Ideiak inpresioaren irudiak dira, normalki aurrekoak baino ahulagoak. Ideiak elkartu litezke eta konplexuagoak osatu. Elkartze hori ez da edonola gertatzen baizik eta, lege batzuk jarraituz (antzekotasuna, hurbiltasuna, kausa-efektua...)

KANT-EN IDEALISMO TRANSZENDENTALA

Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

            Ilustrazio bezlaa ezagutzen da Ingalaterrako iraultza eta Frantziako iraultzaren arteko garaia. Beraz, XVIII. mendea artzen du. Mnedearen aldaketen isla ideologiko-kulturaltzat har daiteke, beraz, ikusmolde berrien bultzatzaile.

            Ilustrazioa elite batek osatzen du: noble batzuk, burges kultoek eta aisidunek; hala ere, beren ideiak, pixkanaka, herriarengana ere helduko dira. Hasiera Britania Handian eduki zuen, gero Frantziara pasa eta ondoren Alemaniara hedatu zen.

            Argiaren mendea ere esaten zaio sasoi honi. Leku orotan erabiltzen da argiaren metafora ilundegi eta letargiaren gainean arrazoi askapena sinbolizatzeko. Argiaren irudiak egia, ezagutza, arrazoia, ordena eta kontrolaren sinbolotzat hartu daitezke. Aldi berean, argiari beste eginkizun sinboliko bat dagokio: ilunaren kontrako armak bezala jokaraztea, kaosa, erorketa eta gaua ilunaren sinbolok baitira.

            Ilustrazioak, autoritateak, tradizioak eta errebelazioak gidaturiko obskurantismoari argia, hots, espiritu kritiko arrazionalista konrajarri zion. Oro har, zientzia berriarekiko konfiantza eta fedea izan zuten ilustratuek, autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso zioten eta arrazoi autonomoa defenditu zuten gizartearen aurrerapena lortzearren.

            Banako zein taldeko zoriontasunerako bidea arrazoimen kritikoaren erabilpenetik pasatzen zela usten zen. Gizateriaren aurrerapena arrazoiaren erabilpenaren ondorioa zelako ideiatik atera zuten ilustratuek kultura hedatzeko grina eta pedagogia eta hezkuntzari buruzko interesa.

            Laburbilduz, honako hauek izan ziren Ilustrazioaren oinarri filosofikoak:
            -. Arrazoia: Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du, XVIII. mendeko arrazionalismoarekiko guztiz desberdina. Eredu berrian, arrazoiak enpirikoa, kritikoa eta autonomoa behar du izan. Tradizio edota autoritate ororen gidaritza errefuxatuz gizakiaren gida bakarra bihurtuko da.

            -. Natura: Zuzenbide naturalaz, erlijio naturalaz, moral naturalaz... arlo guztietan arrazoi ilustratuak naturala dena bilatzen du, naturaz gaindikoari, metafisikoari kontrajartzeko. Zientziak munduaren jainkoarekiko autonomia baieztatu zuenez geroztik, natura izango da arrazoiak duen erreferentzia berria.

            -. Askatasuna: Ilustratuen diskurtsoan, askatasunak arrazoi autonomoaren erabilpena bermatzen du, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatzen da.

            -. Aurrerapena: Aurrerapen zientifiko teknikoak munduari eta historiari buruzko ikuskera baikorra ematen zion ilustratuari.

XIX eta XX. mendeetako filosofia

XX.MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK: MARX, NIETZSCHE, FREUD ETA DARWIN

Hurbilketa orokorra XX. mendeko filosofoei

            Harrigarria da benetan XIX. mendearen bigarren erdialdean, eta oso urte gutxiren buruan, pentsamenduaren historiak, arlo desberdinetan ezagutu zituen ekarpen iraultzaileen ugaria ikustea. Esan bezala, urte gutxi batzuetan, ordura arte sinetsitako gauza gehienak auzitan jarriko zituzten doktrinak zabaldu ziren. Horietako batzuk erabat aldarazi zituen gizakiak, bere buruaz, naturaz, honekiko harremanaz, transzendentziaz, e.a. mendeetan izanako usteak. Hona emen arlo desberdinetatik iritsitako ekarpen horietako batzuk:

            -. Darwin: Emandako teoriak naturaren funtzionamendu mekanismoen inguruan argi egin nahi zuen. Auzitan jartzen zuen erlijioak sorrerari buruz esandakoa, baita ordura arte gizakiari unibertsoan aitortutako pribilejiozko tokia. Sortutako zirrara zenbaterainokoa izan zen ulertzeko aski da zenbaitek egin zion harrera txarra ikustea.

            -. Marx: Ekonomian oinarrituriko historiaren interpretazioa egin zuen. Haren arabera, interes desberdinak dituzten gizataldeen arteko borrokaren isla hutsa besterik ez da historia osoa. Gainerako dena egia gordin hori estaltzearren asmatutako gainegitura da.

            -. Nietzsche: Mnedebaldeko kultur tradizio osoaren kritika kupidagabea egin zuen. Nietzschek landutako kritika hirukoitzak (erlijioa+filosofia+morala) mendeetan zehar jendeari sinestarazitako gezurra utzi zuen agerian.

            -. Freud: Psikoanalisiaren sortzaileak plazaratutako doktrina polemikoak errepresioa jarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek mendeetan ukatu zaigun animalitasuna errebindikatzen du.

            Kritika hauek denek badute etsai komun bat, mendebaldeko pentsamentuan gidari eta zelatari izan den pentsaera erlijiosoa. Horregatik, hauek geroztik, XX. mendeko gizakiak ezin izango du orain arte sinetsitakoa era akritiko batean sinesten jarraitu, bere buruaz, munduaz, gizakia eta munduaren arteko harremanaz... pentsatzen zuena irauli egin baitute pentsalari hauek.

MARX-EN FILOSOFIA

Erlijioa-alienazioa

            Erlijioaren kritika ia filosofia bezain zaharra da. Epikurok adibidez, beldur izateko kausatzat jo zuen eta, horregatik, jainkoak ahaztu behar zirela zioen. Hegelek berak ere erlijioan agertzen diren jarerak irudikapenak besterik ez direla uste zuen eta, beraz, gainditu beharrekoak kontzeptu irrazionalen bitatez. Feuerbach-ek, bere aldetik, jainkoa gizakiaren irudipen, asmakizuna litzatekeela zioen. Hau egiteko gizakiak bere izaera proiektatzen du ilusio horretan eta hau egitean bere izana galtzen du.

            Dakigunez, Marxek hiruen eragina jaso zuen eta gainera bere garaiko estatu kristauarena non alienazioa gertatzen den. Erlijioa, bere ustez, gizakiak pairatu behar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea litzateke. Baina erlijioak eskaintzen diona ez da mundu honetako bizimodu hoberik, zeruan, hau da, hil eta geroko mundu idealean baizik. Gainera hau lortzeko bidea etsipena da, egoera latzaren onarpena alegia. Honen ondorioa, injustiziaren justifikazioa da. Marxen hitzetan "erlijioak zitalkeria guztien konpentsazioa zerura darama eta, horrela jokatuz, lur gaineko zitalkeria hauen betikotasuna justifikatzen du". Erlijioa, beraz, askapena bidea izan ordez, lilulakeria da, hots, gezurrezko askapena eta horrek benetakoaren atzerapena eragiten du. Ospetsua den esaldiak dioenez, "erlijioa herriarentzako opioa da".

            Alienazioa norberarentzat izatearen ordez beste batentzat izatearen ezaugarria da. Langilea nagusiarentzat da, berarentzat egiten du lan, eta nagusiak plusbalioa kentzen dio. Politikan, gizabanakoa estatuarentzat izaten da, estatuari ematen diolako bere askatasuna, hark legeak ezar ditzan. Elijioan, fededuna zeruko munduarentzat bizi da, mundu honetako bizitza hobetzeko bizi ordez.









NIETZSCHE ETA ARRAZOIMENAREN KRISIA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

            Friedrich Nietzsche Prusiako herri batean jaio zen 1844an. Bere bizitza osoa adimen gaixotasun eta oinaze fisiko genetikoekin igaro zuen, baita urteak aurrera ziozela larritu gaitz hauek. Matematiketan izan ezik ikasle ona izan zen eta Teologia eta filosofia ikasketak hasi zituen. Ez zituen bukatu, baina Basilean irkaasle bezala hasi zen, non, han, Shopenhauerrekin erlazionatu zen, honek Nietzscheri eragin handia egin zion filosofia ezkor eta bitalista batez.

            Medikuak aholkatuta bidaiatzen hasi zen ohitura hobeak artzeko asmoz. Idazteko grina garai honetan etorri zitzaion, bulkadez idatzen zuen, egun batetik bestera. Uharte isolatu bat zen, bere inguru guztia kritikatzen zuen, ez zen inongo mugimendurekin erlazionatzen. Bere idazlan garrantzitsuenak Zaratustra eta Ecce Homo izan ziren.

            Nietzsche bere inguruarekin aldentzea ez zen ber ekontua bakarrik, Europa osoa aldatzen zegoen, iraultzen aldia zen: bai iraultza frantzesa, Frantzian, bai iraultza industriala Ingalaterran eta gero Europara zabaldurik, bai inperialismoa, non potentzia handienak berriro atera ziren itsasoetara kolonia berrien bila, Asiara adibidez, eta  mugimendu sozial berriak agertu ziren, liberalismoa, demokratak, soazialismo, nazionalismoa..etab.

Kritika mendebaldeko zibilizazioari, Bitalismoa

            Nietzschek bitalismoa du bizitza honetako baliorik nagusienetarikoa eta baita errealitate funtsezkoena. Bere ustetan bizi errealitatea hobeto antzematen da balio eta sentimenduak kontuan artuz, arrazoimena bakarrik baino, bizitza ez baita natura ez arrazoi hutsa. Honela, pentsamentu arrazionalistak alde batera utzi eta bitalismo balioak goresten ditu, intuizioa eta irudimena adibidez.

            Alde honetan, Nietzschek, mendebaldeko zibilizazioari kritika gogorra egiten dio, tradizionalki, bai erlijio baita filosofiak ere, arrazoimena goresten dute eta gure irrika eta sentimenduak alde batera utziz. Aurrez esan bezala, Nietzschek sentimendu eta irrikei balio gehiago eman nahi die, eta honexegatik kritikatzen du gure zibilizaioa.

            Bitalismoa kontrakoen borrokan eta kontrako ideien elkar inplikazioan gertatzen da, eta ez arrazoimenaz. Adibidez jaiotza eta heriotza ezin dira kontzeptuen bidez azaldu, gertakari hauek sentipenen bidez adierazten dira, iñoiz bizi eztitugun gertaerak ezin baititugu deskribatu hitz bakar batean.

Apolineoa eta dionisios

            Bitalismoan aurrez aurre kontra egiten duten joera horiek bi irudien bidez eman zituen jakitea Nietzschek: bata, Dionisios eta betsea, Apolo; Bi pertsonai hauek Greziar kulturako jainkoak dira.
           
            Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, non bere sinbologiak ordena, arauak, arrazoia... adierazten duen. Dionisio, aldiz, sexu kilikaduraren eta gauaren jainkoa da, zein bere sinbologiak itxuragabekeria, neurrgabekeria, kaosa, zoramena... adierazten duen. Nahiz eta bi Jainko hauek kontrakotasun eta bereizkutza handiak dituzten, ezin dute bata bestea gabe bizi.

            Europako joera tradizionalean joera arrazionalistak aipatu dira behin eta berriz, bai egia absolutua aurkitzeko bai zoriontsu izateko. Eta hau guztia, arimak dituen jarduera naturalak, irrikak, mendean artuz. Horixe da Nietzschek filosofiari leporatzen diona, honen ustez, joera arrazionalistak ez direlako errealitatearen mugimenduaz ohartzen, honexegatik ez baitago ez arrazoimenik ezta egirik ere. Bere helburua, Dionisios eta Apoloren oreka bat nahi du, bere Supergizakiaren morala Dionisiosek orekatzen baitu.

Nihilismoa eta baloreen transmutazioa

            Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da, non orain arte zeuden balioak bertan behera geratzen diren. Gizakia konturatu delako kristautasuna ez dela egia hil da Jainkoa.

            Jainkoa bizitzako desira eta irrikei uko egitera garamatzan bidea da. Nihilismora joateko, aldiz, hainbat bide daude: bata, gertakizunek helbururik ez dutela konturatzerakoan etortzen zaigun etsipenak sortzen digun sentipenak jota, eta bestea, nondik datorren eta nora joan jakin ezin duela dagoenean jarrera nihistak sortzen dira. Hori honela, gizakia uneoro hari da gauzak eta gertakizunak baloratzen.

            Aurreko kulturaren ideiak desagertzen ari diren neurrian, nihilismoa agertzen joango da. Lehenik eta behin, gizakia metafisikaren, erlijioaren eta moralaren hondamendiaz jabetzen denean, eginahalak egiten ditu balio zahara hauek mantentzeko, baina alferrikakoa da, azkenean, mundu berriaren balioak bereganatuko ditu.

            "Jainkoa hil da" aldarrikapena badaki Nietzschek ez dela bat-batekoa, bain airisten denean, Gizaki bakoitzak gizabanako bezala jokatuko du, askatasun osoz eta bere burua inoren mende jarri gabe.

Kritika kristautasunari, Jainkoaren heriotza eta Supergizakia

            Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak duen ezintasun sentimendutik, non naturaz gaindiko izaki transzendente bat erabiltzen dute. Nietzscheren kritika erradikala da, bere ustetan erlijioak balio dekadenteak ditu (umiltasuna, obedientzia, sakrifizioa...) eta esklaboentzat edo morroientzako moral bezala izendatzen du. Gainera, gizakien irriken etengabeko oztopoak dira,gorputza, bulkadak, senak, etab... arbuiatzen baititu.

            Jainkoa eta bere balioak hil egin behar dira, hauek gizakiaren askatasuna bermatu dutelako eta ahultasunaren adierazle delako. Jainkoaren ideaiaren sorrera ametsezkoa da guztiz, kristok ezpaitu eliza sortu, gizon apal eta ahula baita. Eliza bekatuaren beldurra erabiliz, jendea beldurtuz, artaldea bailitzan erabiltzen gaituzte.

            Jainkoa hil ostean gizakiak berak artu dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile eta legegile gisa. Hemendik aurrera botere nahiak gidatuko du gizakia, Supergizakia dator.

            Supergizakia gizaki moral bat da, botere nahiaz dabilen izaki aktiboa eta jaunen balioen sortzailea. Gizaki errealena, jatorrena da, hiru transmutazioaz sortua: gamelua, "nik egin behar dut", lehoia, "nik egin nahi dut" eta umea "ni naiz", proiektu berria.






Botere nahaimena eta betiereko itzulera.

            Supergizakiaren prozeduran, hirugarren fasean haurrarekin parekatzen du, eta jatortasunaren sortzaile eta bizi bide berriak sortzeko gai dela esaten du Nietszschek. Honela, Jiankoa hiltzean, gizakia aske egongo da eta bizi bide berriak sortzeko gai izango da inolako oztoporik gabe, uneoro bere burua hobetzeko eginahalak eginez, gizakien arteko desberdintasunak emanez.

            Nietszchen ustez, gizakiak bere senean du botere nahiaren balioa, bizitza maila handiago ea hobea lortzeko. Honetarako gizakiak ezagueraz ere baliatuko da, jakin-minaz errealitatea menderatzeko eta honekin, kontrola lortzeko.

            Botere nahia ez da mendekoak edo ahulak mendean jartzea, baizik eta nork ber eburuan duen uste osoa eta bizitzako ahalbidean sinisteko joera. Beraz, botere nahia, norberak duen indarren jakitun izatean datza.

            Zaratrustan, betiereko itzuleraren teoriaz ere ari da. Nietzschek zirkulu baten antza duela errealitatek dio: errealitateko gertaerak behin eta berriro errepikatzen doaztela denbora tarte batean. Gerta daitekeen guztia, beraz, iada gertatu da iraganean. Hori honela delarik, lehengoa behin eta berriro errepikatuko bada ezin ezer berririk sortu, pentsa dezakegu. Denborak sortzen dion arazoari aurre egiteko, Jainkoaren heriotza erabiltzen du, berak eman baitzion hasera denborari eta berak bukaera emango omen dio, denbora berri bat sortuz, betiereko itzulera eraginez.

WITTGENSTEIN: LOGIKA ETA LENGUAIAREN FILOSOFIA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

            Wittgenstein Vienan jaio zen 1889an, jatorriz kultura maila handia zuen eta aberatsa zen familia batean. Injeneritza ikasi zuen baina logika eta filosofia ikastera aldatu zen. Lehen mundu gerran bolondres ibili ondoren, tractatus logicus philosophicus ospetsua argitaratu zuen. Urte batzuk bernaduago norabidez aldatuko da eta tractatusean mintzo zen hizkuntza perfektu eta logikotik, hizkuntza arruntera igaroko da, Filosfia ikerketak obran, alajaina. Irakasle moduan ibili ondoren, lana utzi eta herri txiki batera joaten da maisu bezala, haurrak hitzak nola ikasten dituzten aztertzera. Azkenean Londresen hil zen 1951n.

            Garai atako tesuinguru historikoa gerrez osatua dago, Euope tentsio handian bizi baitzen. 1914an, Sarajevon, lehen mundu gerra piztu zen, gizon batek austriarren printzea hiltzean. Gatazka hau europa osora zabaldu zen eta oso luze jo zuen. Honetaz gainera, nazionalismo eta diktadura mugimenduak handitzen hasi ziren, egoera hoaindik ere zailagoa eginez. Gerrate gogor baten ostean bukatutzat jo zuten, baina gatazka asko itxi gabe geratu ziren. Faxistek gorakada eduki zuten eta estatu asko kontrolpean zituzten, azkenean hauek berak bigaren gerrate berria sorraraziz. Bigarren gerra honetan ere ondorio ekonomiko, politiko eta sozial gogorrak ekarri ziren eta Europe berriro ere hankaz gora geratu zen.

Testuinguru filosofikoa: filosofia analitikoa

            Wittgensteinen iturriak ugariak dira. Europako kultur gunea Vienan zegoen garai haietan eta pentsalari asko han biltzen zien. Egileak kontuan hartuta,  Aristoteles, Shopenhauer, Nietzsche... izan ziren ideia batzuren oinarri, baina batez ere, bere filosofiaren oinarizko autorea Kant izan zen.

            Kantek, "zer ezagut dezaket" galderari erantzunez, ezagutzaren mugak finkatu zituen. Hala adierazi zuen metafisika ez zela zientzia, bere edukiak errealitatetik at zeudelako. Wittgensteinek, aldiz, beste era honetan formulatu zuen Kanten galdera: "zer esan dezaket", era horretara ezagutzaren mugak hizkuntzaren mugekin paekatzen zituen. Honela, ezagutzeko hizkuntza bat behar dela zioen, non hizkuntza honek mugatzen gaituen.

Tractus-a: mundua, pentsamendua eta lenguaia

            Wittgensteinen zeregina perpausen funtsa argitzean datza, eta hau Tactus logicus philosophicus liburuan egiten du. Errealitatearen berri ematerakoan hizkuntzarekin egiten dugu topo, ezagutza hizkuntzaren bitartez egiten delako. Berak dio mundua osotasunean ulertzea ulertezina dela, mundua ulertzeko gertakarietan banatu behar baita. Gertakari hauek gertatzen dena dira, gauzen egoera bat eta gertatzen ez den egoerak ezin dira gertakariak izan. Gertauera hauen berri ematerakoan gertakarien irudiak egiten ditugu eta ondoren perpausen bidez gertakarien berri ematen dugu, gertakariok ezin baititugu errepikatu. Laburbilduz, mundua gertakari eta irudietan zatitzen du.

            Pentsamendua hizkuntzan er egauzatzen da, gogoetak hizkuntzaren bidez adierazten baitira, azken batean gertakarien irudien errepresentazioak izaten baitira. Wittgensteinek lengoaia hainbat zatitan banatzen du: egiazkoak edo faltsuak diren adieraz dezaketen hitzak, edo adieraz ezin dezaketenak. Perpaus batzuk: otoitzak, erreguak, aginduak... ezin daitezke jakin egiazkoak edo faltsuak diren. Perpausa guztiak lau sailetan banatzen ditu: adierazpen perpausak, galderazkoak, agintezkoak eta harridurazkoak. Lau hauetatik adierazpen perpausak soilik dira egiazkoak edo faltsuak direla adierazten dutenak, eta mintzapen mota hau da Wittgensteinek aztertzen duena, azken batean hauexek baitira zientziak erabiltzen dituen perpaus logikoak.

Tractus-a: proposizio egiazkoak, proposizio zentzudunak eta pseudoproposizioak

           
Ikerketa filosofikoak: erabilera eta lengoaia-jokoak

            Filosofia ikerketak liburu polemikoa Wittgensteinek idatziriko liburu garrantzitsuenetakoa da, bigarren etapa iekitzen duena, alegia. Tractatusaren erabateko iraultza da, orain arte hitz egin den hizkuntza ideala alde batera utzi eta hizkuntza arrunta azterktuko baitu. Perpausen helburua ez da orain hizkuntza logikoa izango, orain proposizioek bere esanahia aplikaziotik edo helburuetatik jasoko dute.

            Hizkuntza arruntarekin erlazioa duen guztiari "Hizkuntza jokoa" deituko dio eta hauek izango dira orain interesatuko zaizkionak. Bere ustetan perpausen eta gauzen egoeren arteko erlazioa hizkuntz jokoen bitartez sotzen da. Joko hauek ulettu ahal izateko, hizkuntzari interpretazio berriak uneoro egin behar zaizkiola dio. Berak zioen aplikaziorik gabe ez zegoela izendatzerik, hau da, izenak ez duela ezer adierazten erabiltzen ez bada. Azken batean bigarren Wittgensteinen pentsakeran, hizkuntza logikoak arruntari utziko dio lekua, hizkuntza jokoak aztertuz.


Filosofiaren funtzioa Tractus eta Ikerketa filosofikoak liburuetan

            Filosofia osoa "hizkuntzaren kritika" dela esango digu Tractatusean, baita logikaren zientzia ere badela. Filosofia ez da natur zientzia bat, ez baita gauza edo gertakariez aduratzen, bere helburua gogamenaren ergitze logikoa delako. Azken batean ez baita teoria bat, jardute bat baizik. Berak dio munduaren zentzua ezin dugula jakin, baina badagoela, zentzu mistiko bat dela, mistikoa ez baita mundua nolakoa den jakitea, zer den jakitea baizik.

            Ikerketa filosofikoak liburuan filosofiaren beste helburua adierazten digu, bere ustetan, filosofia gure inguruan dauden arazoei aurre egiteko metodoa izan behar du. Erabiltzen ari gaen hizkuntza jokoetan konfunditzean, gaizki jokatzen ari garela azaldu behar diguna. Gaizki jolasteak zea esna nahi du: erabilitako hitzak situazio konkretuetatik ateratzea.

Etika Wittgensteinen pentsamenduan

            Hizkuntzaen mamitik Wittgensteinek bereizi egingo du perpaus baten bidez adieraz daitekena (esanez) eta adieraz ezin daitekeena (azalduz). Etika azaldu egiten da, ez da esaten. Honetaz gain, Etika mistika arloa dela dio, ezin baita normalki berataz hitz egin, mundua osatzen duten gertakaia izango balitz bezala, ez baitelako. Jakinik gure mundua perpaus adierazkorek osatzen dutela, gertaeretan oinaritzen direlako, Etika ez da gure mundukoa, ez baitu honelako ezer adierazten.

            Etika norbaitek sentitzen duen balore mistikoa dela dio, gizakiaen joera bat, non hizkuntzaren mugak erasotzen saiatzen den, nahiz eta ez eman ezagutza handiagorik. Gertakari bat ez denez, ezin da jakin egiazkoa edo faltsua den, gainera bakoitzak bere joera propioa du eta erlatiboa da denek ez baitute gue burua bezala pentsatzen.  Etikak zentzu absolutuan hartu nahi du ingurua, eta honela, noberaren etika eta pentsamenduari absolutuki zabaldu nahi du, nahiz eta ezinezkoa den bakoitzaren etika esperientzia pertsonaletik abiatzen delako. Wittgensteinek zioen etika banakakoa zela, pertsonala eta honegatik ezin dela erkautsi. Azken batean, ez dago proposizio etikorik, hitz batean adierazi beharrean, azaldu egin behar delako. Bakoitzak dituen zantzu erlatiboek ematen diote gauzei balore etikoa, nahiz eta denak maila berean egon.

ORTEGA ETA BIZI-ARRAZOIMENA

Ideiak eta sinesteak
           
            Ortegak "sinistea" nozioa nola erabiltzen duen zehaztearren, "ideiak" bebaren azalpenetik abiatu behar dugu lehenbizi. "Ideiak" gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira. Baina "ideiak" nozioak, tamalez, esangura ugari duenez gero, erabiltzen den testuingurua zein den, Ortega nolabaiteko arazketa terminologikoa egiteko beharrean aurkitzen da, ondoan ikusiko dugun gisara.

            Gure filosofoak ideia-mota bi bereizten ditu: sineskera ideiak eta burutapen ideiak. Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osatzaileak, geure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak.

            Horren onartuak dauzkagu, ezen haien alde egiteko beharrik ere ez baitugu ikusten. Nolabait esateko sinesteetan egon egiten gara, bertan bizi. Gure osasunaz, gaixoaldiengatik ez bada, ohartzen ohi ez garen bezala, elikatzen gaituzten siniskerez ere ez gara konturatzen. Sineskerek mugitzen garen erealitatearen beraren egoeraren berri ematen digute. Gu gauzkate sineskerek.    Zentzu horretan, eguzkiak argia bihar ere emango digula, edo etxeko atetik kanpo hantxe dagoela kalea, sineste batzuk ditugu.
           
            Sineskerak jasoak dauzkagu, gu baino lehenago ere bertan bazeudelako. Orobat, sineskerak komunak dira gizatalde bateko partaide guztientzat. Azken buruan, giza bizitza sineskera jakin batzuek osatzen dute, garai jakin bateko gizabanako bakoitzak bere arazoie bilatzen dizkien irtenbide konkretu bihurtuko direlako.
           
            Ordea, gizabanakoa bere sinesteez gain, bestelako batzuk, agian baita aurkakoak ere, baina bereak bezain sinesgarriak badirela ohartzen denean, auzitan jar dezake ordura arte sinestatutakoa. Horrela, ohiko bee sinesteek errealitate dudaezina izateari uzten diote eta gizakia aztoratuta senti daiteke. Zalantzetan murgiltzen da eta hortik sor daitezke ideiak.
           
            Ideiak dira guk dauzkagunak. Ideiak, zentzu hertsian, gizakiak beren-beregi eraikitzen ditugun pentsakizunak dira; horretaz ohartzen garelarik, eztabaidatzera ere irits gaitezke, ez baikara haien barruan murgildurik sentitzen.
           
            Zalantza beti izango da, nola edo hala, ideien baitan, eta horrexegatik beharko ditugu etengabe berreratu edo defendatu, harik eta sineskera bihur daitezen lortu arte. Baina sekula ez ditugu sineskerak bezain errotuta izango. Izan ere, sineskerak ideiak bihurtzera hel gaitezke beraien gainean hausnarketa kontzientea burutzen dugunean. Hori egindakoan, sineskerei zerien erasoezintasuna larriki zaurituta geratuko da.
           
















4 comentarios:

  1. Gracias por subir esto enserio me abis salvado!

    ResponderEliminar
  2. hola este trabajo esta muy bien pero en los mendes XIX y XX falta darwin... nose si os abeis dado cuentaaa

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. nik enun darwin ikasi ta lojikamente orren resumenik eztakat

      Eliminar
  3. milesker gizarteeeeeee

    ResponderEliminar